HERNANI ITSASKI

Info

Hernaniko tabernetatik giran, Itxaski tabernatik ere igaro gera behin baino gehiagotan.

 

Taberna berezia da Itxaski. Erdigunetik eta taberna gehien dauden kaleetatik urrun, sagardotegi garaiko zurrunbilotik babeslekua izan zitekeen. Musika jartzeko espazio oso aproposa zuen beheko solairuan (jantoki modura erabiltzen zena, bere garaian).

Taberna askotan bezela, bizilagunekin gora beherak izaten ziren eta ordutegiekin ere, borroka latzak baina orohar, baldintza nahiko txukunak zituen festa ederrak egiteko. Hauek bai festa undergroundak (literalki :-) 

Askotan, tabernako ordutegia nahikoa ez eta festarekin Mik Dirty Vinylen etxean jarraitzen genuen :-)

Eta Mik aipatuta...Itxaskin ere aritu zen disko jartzaile lanean...

Mik, Raul Black Jiko eta Aritz.


Ez zen jendetza biltzen baina oso giro politak sortzen ziren. Tabernakoekin harremana ere oso ona zen. Juanma tabernaria eta sukaldari lanak egiten zituzten lagunak (barkatu izena orain ez gogoratzeaz) tratu bikaina eskeintzen ziguten, eta etxean bezala sentiarazten gintuzten. Bertan afaltzeko aukera genuenean ere, bere humiltasunean, jaki goxoak dastatzeko aukera izaten genuen, maitasun haundiz prestatutakoak. 

Eskerrik asko Juanma, sukaldari lanetan aritzen zena (barkatu izena ez gogoratzeagatik) eta Itxaskiko lagunei horrelakoak izateagatik :-)